komuNIKABIDEAK

BERRIA Fundazioa, euskarazko hedabideak sustatu eta laguntzeko

EKT Euskarazko Komunikazio Taldeak sortu du egitasmoa, baina ez du taldera mugatu nahi. Fundazioak Iruñean dauka egoitza.

2010eko martxoaren 17a
15:28
Entzun
EKT Euskarazko Komunikazio Taldeak BERRIA Fundazioa sortu du, euskara, euskal kultura eta, batez ere, euskarazko hedabideak sustatu eta laguntzeko asmoz. Dena dela, proiektua ez du nahi EKT taldera mugatzea; euskarazko hedabideetan "eremu zabalagoan lan egiteko, proiektu berriak gauzatzeko laguntzak emateko eta sektoreak dituen prestakuntza beharrei erantzuten hasteko" helburua dauka. Gaur aurkeztu dute egitasmoa Joxean Lizarribar EKTko Administrazio Kontseiluko lehendakariak eta Joanmari Larrarte EKTko kontseilari ordezkariak, Iruñean.

Euskarazko Komunikazio Taldeak sorreratik izan du bere helburuetan euskarazko hedabideak sustatzea, eta horretan hainbat enpresa eta komunikabide sortu ditu eta beste hainbaten sorreran parte hartu izan du prentsan, telebistan zein Interneten. Baina duela bi urte, bosgarren urteurrenaren bueltan, "beste pauso bat" egin behar zelakoan, Administrazio Kontseilua Fundazioa sortzeko ideia hasi zen aztertzen. Orain aurkeztu du.

Iruñean du Fundazioak egoitza, "euskarak eta euskalgintzak dituen beharrak, eta ondorioz euskarazko hedabideenak, Nafarroan are handiagoak direlako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.