BERRIA Taldeak bilerara deitu du gaur Andoainen, 10:00etan, enpresaren sostengu bide berriei buruz eta etorkizuneko proiektuaz hitz egiteko akziodun, harpidedun, irakurle eta interesa duen ororekin. Martin Ugalde Kultur Parkean egingo da. Bilera irekia da.
"Paradoxikoa bada ere, inoiz baino irakurle gehiago duen garaian ari dira behera egiten BERRIAren diru sarrerak", nabarmendu du BERRIA Taldeak deialdian.
Hedabideen kontsumoaren aldaketak, Interneteko beste bideek edota publizitatearen fakturazioaren jaitsierak egoera zailean jarri dute BERRIA Taldea. "Zaila zaigu orain arteko bideari eustea, eta are zailagoa instituzioetatik publizitatea izugarri jaitsi dutenean eta diru laguntzen murrizketa agintzen ari direnean".
Negozio bide berriak eta langileen ahalegina bideragarritasun ekonomikoa lortzeko nahikoa ez direnez, BERRIA Taldeak iragarri du aurrera begira herritarren sostengua eta bultzada beharko duela, "orain artekori eutsi eta proiektu berriak gauzatu ahal izateko".