Komunikazioa

BERRIA Taldeak zure laguntza behar du

Diru laguntza kanpaina hasi du BERRIA Taldeak, eta ekarpenak egiteko Zuzaraberria.info webgunea egokitu du.

2010eko abenduaren 17a
19:02
Entzun
BERRIA Taldeak diru laguntza kanpaina hasi du. BERRIA Taldeak inoiz baino irakurle gehiago ditu, baina inoiz baino baliabide ekonomiko gutxiago. Komunikabideen sektorea eredu krisia pairatzen ari da, eta gu ez gaude errealitate horretatik at.

Internet hedabideak kontsumitzeko era aldatzen ari da, eta guk egina dugu egoera horri erantzutekoapustua: bai Interneten eta bai paperean, gure komunikazio proiektuak berritu eta indartu ditugu udazkenean.

Apustu hori bideragarri egitea da BERRIA Taldearen erronka nagusia.Lagundu gaitzazu ekonomikokiproiektu hau bideragarri egiten. Zu ere berria zarelako. Ekarpenak egiteko Zuzaraberria.info webgunea egokitu du BERRIA Taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.