komunikabideak

BERRIA Taldearen proiektu berriaren lehen aurkezpena, bihar

Gasteizen izango da, Artiumen, 19:30ean. Etzi Bilbon eta Iruñean, ostegunean Andoainen eta ostiralean Baionan. Herrialdeetako 'Hitza'-k argitaratuko ditu ostiralero, BERRIA egunkaria hobetuko du, 'Berriketan.info' sare soziala sortuko du eta BERRIA.INFOn hobekuntzak izango dira. Harpidetza kanpaina jarriko du abian.

2010eko azaroaren 1a
10:45
Entzun
Ostiral honetan abiaraziko dute BERRIAk eta Hitzek proiektu berria, eta bihar izango da egitasmoaren lehen aurkezpena, Gasteizen. Hona hemen herrialdeetan egingo diren aurkezpenak:

Gasteiz. Bihar, 19:30ean, Artiumen.

Bilbo. Asteazkenean, 19:30ean, Kalderapekon.

Iruñea. Asteazkenean, 19:30ean, Zaldiko Maldikon.

Gipuzkoa. Ostegunean, 19:30ean, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean.

Baiona. Ostiralean, 11:30ean, Elkar Megadendan.

BERRIA Taldeak ostiralero informazio nazionala, herrialdekoa eta tokikoa argitaratuko du, Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko Hitza-k sortuta. BERRIA egunkariarekin banatuko dira, eta honek hobetzeko apustua egin du: agenda propioa landuko du, batez ere.

Produktu berria kaleratzearekin batera, harpidetza kanpaina jarriko du BERRIAk, ezinbestekoa baitu herritarren ekarpena.

Horretaz gain, euskarazko informazioaren sare soziala sortuko du BERRIAk: Berriketan.info. Ostegunetik izango da martxan. BERRIA.INFOk hobekuntzak izango ditu.

"Proiektu hau ekonomikoki bideragarri egin nahi dugu, berriz ere", esan du Joanmari Larrarte EKT Euskarazko Komunikazio Taldeko kontseilari ordezkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.