BERRIA.INFO webguneak oso datu onak jaso ditu aste honetan. Astelehenean ETAk bere agiria ezagutzera eman zuenetik bisitak asko ugaritu dira. Egun horretan, zehazki, 28.388 bisitari izan ziren Berria-ren webgunean. Horiek, gainera, batez beste bederatzi minututik gora pasatu zituzten BERRIA.INFOn, denbora asko.
ETAk agiriaren berri eman eta gutxira webgunea bereziki prestatu zuen BERRIA.INFOk, egunak eman zituen albisteei egokituta, ordura arte bai ETAren barnean bai ezker abertzalean izan den prozesua jasoz. Orain, su-etenaren inguruko webgune berezian bildu du egun horretako eta su-etenaren inguruko informazio guztia.
Astelehenaz geroztik ere bisitari kopurua ez da egunean 20.000tik jaitsi. Asteartean 23.083 bisitari izan ziren, asteazkenean 20.340 eta atzo 20.297. Gaurko datuen faltan, lau egunetan ia 100.000 bisitatara iritsi da BERRIA.INFO. Horietatik, gainera, 51.535 bisitari bakarrak dira.
KOMUNIKAZIOA
BERRIA.INFOk 28.388 bisita izan zituen astelehenean
ETAk agiria jakinarazi zuenetik 20.000 bisitatik gora izan dira egunero webgunean. Astelehenean batez beste bederatzi minututik gora pasatu zuen bisitari bakoitzak BERRIA.INFOn.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu