Orain dela bi aste, BERRIA.INFOk Bilboko txupineraren auzian udalak eta konpartsek eman zuten erantzunaren inguruko inkesta abiatu zuen. Hirurehundik gora lagunek eman dute botoa egun hauetan, eta %71k diote konpartsek txupinazoa botatzeko ekitaldian izandako jokaera zuzena izan zela, ez, ordea, udalarena.
%20ren ustez, bai konpoartsak baita udala ere zuzen aritu ziren. %5ek iritzi diote ez bat eta ez bestea ez zirela zuzen aritu, eta %4k diote udala aritu zela ondo, baina ez konpartsak.