Urteurren berezia izango da BERRIArena, eta horri buruz jarduteko #Berriak10 etiketa erabiliko da sare sozialetan. Twitterren hasiak dira etiketa hori erabiltzen, eta hori gaineratzen duten sarrerak webgune berezian jasoko ditu BERRIAk.
'Berriketan.info'-n ere izen hori duen talde bat izango da informazioa zabaldu, bideoak jaso eta iritziak biltzeko. Berriketan.info BERRIAk 2010eko azaroan sortu zuen euskarazko sare soziala da, eta hor egiten diren sarrerak BERRIA.INFOren webgunean ere ikusgai dira.