BERRIAlaguna kanpaina babestuko dute Goierrin
Gipuzkoako Goierriko alkateek babesa adieraziko diote gaur BERRIA Taldeak hasitako kanpainari. Beasaingo Igartza jauregian egingo dute agerraldia, 10:00etan. Besteak beste, han izango dira Igor Eguren Ordiziako alkatea, Oihane Zabaleta Urretxukoa, Igor Aierbe Ataungoa eta Koldo Agirre Beasaingoa. Izan ere, Zure ziztada behar dugu leloa herriz herri zabaltzea da kanpainaren bigarren fasearen asmoa. 1.645 pertsonak egin diote ekarpena jadanik komunikazio taldeari, eta, horretaz gain, hainbat pertsona ezagunen atxikimendua ere jaso du. Kanpainari buruzko informazioa topa daiteke www.berria.info/berrialaguna webgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu