Urriaren 25ean Bizkaiko BERRIAlagunekin bildu eta gero, Arabakoekin batzarra egin dute komunikazio taldeko arduradunek.
Aldaketa ugari egin ditu egunkariak Berria.eus Interneteko atarian nahiz papereko bertsioan, eta horien inguruan dituzten iritziak elkarbanatu dituzte. Horrez gain, BERRIAlagunen kanpainaren egoera azaldu diete bertaratutakoei, Arabako eta Gasteizko datuak ezagutaraziz.
Horrez gain, Alea komunikazio proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkiete. GEU Gasteiz, Goiena eta BERRIA ari dira elkarlanean proiektua garatzen, eta azaro amaieran argitaratuko da lehen alea.