Ekitaldia 19:30ean hasiko da, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariaren tertuliarekin. Luntxa ere izango da Ramon y Cajal kaleko 42. zenbakira joaten direnentzat. Ordubete geroago, Ezkur eta Kami eta Vietato Pensare taldeen kontzertua izango da. Lehenagotik ere hainbat herritan egin dira horrelako ekitaldiak.
Ziztadaren kanpainak aurten bat egingo du BERRIAren 10. urteurrenarekin. Ekainean egingo ditu kazetak hamar urte. Urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi ari da prestatzen BERRIA Taldea, eta apirilean emango du horien berri.