2009ko Espainiako Kopako finalean bezala, BERRIAk eta Vilaweb Kataluniako webguneak ostiraleko Athletic-Bartzelona Kopako finala dela-eta zortzi orrialdeko gehigarri bat argitaratu dute. Lau orrialde euskaraz izango dira eta beste laurak katalanez. Hogei mila ale aterako dituzte.
BERRIAk gaur banatu du gehigarria: Bilbon, bost mila. Vilaweb-ek beste bost mila banatuko ditu Bartzelonan. Gainontzeko hamar mila aleak Madrilen zabalduko dituzte —han izango da partida—, ostiralean: bost mila ale Athleticen karpan eta beste bost mila ale Bartzelonarenean.
Horretaz gain, iPhone-rako aplikazio bat sortu dute bi hedabideek. Bideoak, zarata ateratzeko soinu bat, partidaren zuzeneko kontakizuna, gehigarria bera eta banderak daude.