INKESTAK

BERRIAren irakurleak, Podemos bakarrik aurkeztearen alde

Inkestako parte hartzaileen %36k babestu dute 2015eko hauteskundeetan alderdi hori bakarrik aurkeztea. Beste inkesta bat zabaldu du BERRIAk: "Zure ustez, nor da Realaren egoeraren erantzule nagusia?".

2014ko urriaren 29a
21:44
Entzun

Hurrengo urteko maiatzeko hauteskundeei begira, Podemos alderdiak nola aurkeztu beharko lukeen galdetu du BERRIAk bere azken inkestan. Emaitzen arabera, bakarrik aurkeztu beharko luke (%36). Horren ondotik, bi aukerak pareko babesa jaso dute: herri plataformetan aurkezteak, eta ez aurkezteak (biak %27). Azkenik, bi moduetara zioen aukeraren alde %10 agertu dira.

Horrez gain, seme-alabei paga ematearen gaineko inkesta ere martxan izan da. Adituen arabera, paga jasotzea haurrek dirua kudeatzen ikasteko modua da, eta inkestako parte hartzaile gehienek uste dute onuragarria dela (%78). Botoa eman dutenen %18rentzat, ordea, seme-alabei ez litzaieke pagarik eman beharko, eta %5ek ez dute ez baiezkoaren ez ezezkoaren alde egin.

Bi inkesta horiek amaituta, beste bat abiatu du BERRIAk, kirolari dagokiona, oraingo honetan. Realak izandako azken emaitzek ezinegona sortu dute taldearen inguruan. Kordoban berdindu eta Jagoba Arrasatek hanka eta erdi taldetik at zuela zirudien arren, Reala gidatzen jarraitzen du. Zure ustez, nor da Realaren egoeraren erantzule nagusia? Eman botoa, hemen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.