BERRIAREN URTEURRENA. EKT, proiektuaren enborra

Euskarazko Komunikazio Taldea (EKT) enpresaren inguruan biltzen dira Berria

Asier Iturriagaetxebarria.
Bilbo
2004ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Euskaldunon Egunkaria itxi eta gero, euskarazko eguneroko bat argitaratzeko proiektua abiatzea erabaki zuten langile ohiek. Baina hori guztia enpresa baten inguruan egituratu beharra zegoen; hau da, enpresa berria sortu beharra zegoen. Orduan, egitura berria antolatzea proposatu zuten: hainbat enpresak osatutako taldea sortzea. Horren guztiaren erpinean enpresa bakarra jartzea proposatu zuten Euskarazko Komunikazio Taldea (EKT), kapitala berak bil zezan, eta azpian funtzio bakoitzeko enpresa bana jartzea; sei, guztira. «Enpresen antolaketa txukunagoa izateko, jarduera bakoitza bere enpresak antolatzea erabaki genuen; hartara, enpresak Berriaren beharretara bakarrik lotuak ez izatea eta zabalagoak izatea nahi genuen», adierazi du Joanmari Larrarte EKTko Administrazio Kontseiluko idazkariak.

Hala, EKTren azpian eta EKTk berak sortutako enpresek funtzio bakarra dute. Euskal Editorea enpresa berria argitaratzeaz arduratzen da; Ehuntzen edizio jarraitua kudeatzeaz eta elikatzeaz arduratzen da, www.berria.info web orrian; Etxeraino-k berria eta eskualde bakoitzeko Hitzak eramaten dizkie etxera egunero harpidedun guztiei; Jardunak administrazio lanak hartzen ditu bere gain; Iragarrik publizitatea lortzen du berriarentzat, eta Bertako Hedabideak enpresak EKT ordezkatzen du eskualdeetako egunerokoetan. «Sektorean lehiatzeko eta lan egiteko aukera eskaintzen dute enpresa horiek, eta berriarentzat bakarrik ez dute lan egingo», azaldu du Larrartek.Horrenbestez, Iragarri enpresak beste edozein komunikazio enpresarentzat lor dezake publizitatea, Jardunak beste edozeini eskain diezaioke administrazioa kudeatzeko zerbitzua, Ehuntzenek beste edozeini egin diezaioke web orriren bat, eta Etxeraino-k beste edozein produktu bana dezake harpidedunen etxeetara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.