Irudia. Bilbo
BERRIKUNTZA, JAURLARITZAREN XEDE
Innobasqueren Batzar Nagusia baliatuta, datozen urteetan berrikuntzan eta zientzian dituen egitasmoak aurkeztu zituen atzo Eusko Jaurlaritzak. Patxi Lopez lehendakariak iragarri zuen berrikuntzarako funts bat sortuko duela. Datozen lau urteetan 530 milioi euro inbertituko dituzte alor horretan. «Berrikuntzan inbertitzea ez da apeta bat. Alor horretan gehien inbertitu duten herrialdeak eta enpresak dira egun ondoen daudenak», esan zuen Lopezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu