Berriozarren ustez gizon bat hil zuena, espetxera
BERRIOZAR. Berriozarren (Nafarroa) gizon bat hiltzea egotzita atxilotutako pertsona behin-behinean espetxeratzeko agindua eman du Iruñeko auzitegiak. Hilketa, legez kanpoko bahiketa eta indarkeriazko lapurreta leporatu dizkiote. Ostegunean topatu zuten 51 urteko biktima, indarkeria zantzu nabariekin. Ospitalean hil zen gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu