PRESO ERIAK

Berriro eraman dute espetxera Lorentxa Gimon

Urtarril amaieran erietxeratu zuten. 1991z geroztik Crohnen gaixotasuna du.

Lorentxa Gimon askatzearen aldeko elkarretaratzea Angelun, urtarrilaren 14an. ISABELLE MIQUELESTORENA
2016ko otsailaren 9a
07:28
Entzun

Azken bi hilabeteetan hiru aldiz erietxeratu dute Gimon. Otsail bukaeran emanen dute haren baldintzapeko eskaeraren erantzuna. Azaroaren 24an, baldintzapean aske geratzeko eskaera onartu zion epaileak, baina prokuradoreak dei egin zuen.

Elkarretaratzeak eginen dituzte datozen egunetan Gimon aske utz dezatela eskatzeko. Donibane Garazin ostiralean elkartuko dira, 19:00etan; Baionan, larunbatean, 11:00etan; eta, hilaren 20an, manifestazioa eginen dute Rennesen. Bagoaz-ek autobusak antolatu ditu Euskal Herritik, eta jakinarazi du Bretainiako norbanako eta kolektibo andanak ere parte hartuko duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.