Politika

Berriro ere hautagai izateko indarrarekin aurkitzen du bere burua Agirre Arabako ahaldun nagusiak

2010eko martxoaren 29a
18:40
Entzun
Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak (EAJ) ez du uste azkenaldiko ustelkeria auziak kalte egin dionik, eta, horrenbestez, berriro ere kargu horretarako hautagai izateko indarrarekin ikusten du bere burua. Hala esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Ertzaintzak Arabako EAJrekin zerikusia duten zortzi lagun atxilotu ditu eroskeria, agintekeria eta diru zuriketa egotzita, haien artean, Alfredo de Miguel Tokiko Administrazioetarako diputatua -dimisioa eman du atxilotua eta auzipetua izan ostean-.

Auzi horri buruz dakien guztia komunikabideen bitarteaz dakiela agertu du Agirrek, eta eskatu du "epaiketa paralelorik" ez egiteko eta errugabetasun printzipioa errespetatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.