Gaur 100 egun bete dira Zaldibarko (Bizkaia) Verter Recycling enpresako zabor jauzia igaro eta bi langile lurpean gelditu zirenetik, eta gertatua argitzeko eskatzeko eguerdian elkarretaratzea egin dute Zaldibarren. «Berriro ez gertatzeko bermeak» galdegin ditu Zaldibar Argitu plataformak. Arratsaldean Zallan (Bizkaia) eta Elgetan (Gipuzkoa) egin dituzte mobilizazioak.
Pasa den otsailaren 6an gertaturikoaren inguruko informazioa ere eskatu du: «Egia zor digute. Informazioa, zuzena, zehatza eta fidagarria. Enpresak eta Jaurlaritzak dituzten erantzukizun zehatzak argitu behar dira, eta informazio hori publikoa izan behar dela uste dugu».
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze enpresako langileen gorpuak oraindik ez dituzte aurkitu, eta Zaldibar Argitu plataformak elkartasuna agertu die haien senideei, lagunei eta gertukoenei. «Langileak aurkitzea lehentasuna da».
100 egunen ondoren gero eta galdera gehiago dauzkagu eta erantzunik ez.#ZaldibarArgitu
— ZALDIBAR ARGITU (@ZaldibarArgitu) May 16, 2020
Hemen plataformaren gaurko komunikatua.
👇 pic.twitter.com/UavpKrUFJ6
Eguerdian Zaldibarren manifestazioa burutu dugu (segurtasun neurriak bermatuz).
— ZALDIBAR ARGITU (@ZaldibarArgitu) May 16, 2020
Arratsaldean Elgeta eta Zallan mobilizatuko gara. Aski da!#joaquinetaalbertogogoan#zaldibar100egun#ZaldibarArgitupic.twitter.com/Jqqge49ScJ
Aski dela esateko hainbat herritan kalera atera gara.
— ZALDIBAR ARGITU (@ZaldibarArgitu) May 16, 2020
JoaquÃn eta Alberto gogoan 100 egun eta gero.
Langileak, osasuna eta erantzukizunak aldarrikatzen jarraituko dugu!#elgeta#ZaldibarArgitupic.twitter.com/j9kiCpHhUI