Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bainu librea berrezarri du Hondarribiko hondartzan (Gipuzkoa). Asteartetik debekatuta egon da, urak ez zituelako betetzen kalitate irizpideak. Baina, egindako azken azterketek erakutsi dutenez, hondartza horretako urak kalitatezko irizpide mikrobiologikoak betetzen ditu orain; beraz, Osasun Sailak itxi egin du asteartean ireki zuen protokoloa, irizpide horiek «ez betetzeagatik» bainatzea debekatzen zuena.
Berriz bainatu ahalko da Hondarribiko hondartzan
Asteartetik egon da debekatuta bainatzea, urak ez zituelako betetzen araudiak ezarritako kalitate irizpideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu