Berrizko Eitua industrialdeko Biztan enpresan piztu da sutea 13:30 aldera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Bertan lanean ari ziren bi behargin eraikinetik atera dira, eta ez da inor zauritu.
Ke handia sortu da, eta haizeak herriaren erdigunerantz eraman du kea. Toxikoa izateko aukera zegoela-eta, herritarrei eskatu diete ez zitezela etxetik atera eta itxi zitzatela ateak eta leihoak. Neurri hori, ordea, bertan behera utzi du Jaurlaritzak.