Iazko maiatzean Asturiasko printzeak Bilbora egindako bisitaren protesta ekitaldi batean Berrizko zinegotzi bat zauritu zuten hiru ertzain absolbitu egin ditu Bilboko Epaitegiak. Eusko Jaurlaritzaren arabera, hautetsiak irainak egin zizkion Asturiasko printzeari, ertzainek atxilotu egin zuten, atxilotuak ez zuen identifikatu nahi izan eta poliziak ere iraintzen hasi zen.
Zinegotziak ertzainen aurkako salaketa sartu zuen, zauritu egin zutela leporatuta. Ertzaintzak dio atxilotzeko garaian hautetsiak "jarrera bortitza" izan zuela, eta polizi batzuen izan zela haren jokabidea geratzeko eta hura atzemateko.
Bilboko Epaitegiak ebatzi du ertzainen jarrera egokia izan zela, eta "sinesgarritasuna" kendu dio Berrizko hautetsiaren azalpenari. Epaileak aitortu du politikariak zauriak jasan zituela, "baina bere jarrera erasokorragatik gertatu ziren". Zauriak "arinak" izan zirela dio epaiak.