politika

Berroziko Ertzaintzaren basea kazetari eta legebiltzarkideentzat ireki dute gaur lehenengoz

1980an zabaldu zuten gune hori Ertzaintzako goi-mailako unitateak eta talde bereziak entrenatzeko.

2009ko irailaren 17a
16:59
Entzun
Berrozin (Araba) Ertzaintzak duen basera bisita egin dute gaur lehenengoz Eusko Legebiltzarreko kideek eta baita kazetariek ere. Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaren arabera, "gardentasun irudia zabaltzeko" eta "Ertzaintza zein ondo prestatuta dagoen ikusteko" ireki dituzte Berroziko ateak. Ordu eta erdiko erakustaldia egin dute ertzainek, eta besteak beste, arrisku egoeretan nola jokatzen duten erakutsi dute. PSE-EE, PP eta EAJko legebiltzarkideak izan dira bertan. Aralar eta EAko legebiltzarkideek ez dira joan, agenda arazoak medio.

1980an sortu zen gune hori Ertzaintzaren goi-mailako unitateak eta talde bereziak entrenatzeko. Urte horretan, 25 ertzain aritu ziren entrenatzen irakasle britainiarrekin.

2003ko uztailean ETAri atzemandako hainbat lehergaik eztanda egin zuten baseko bolborategi hauetan eta hiru ertzain zauritu ziren orduan. Basearen inguruan zabaldutako informazioa oso urria izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.