Berroztegietan indarkeria arrastoekin hilotz bat azaldu dela eta, ikerketa abiatu dute

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko urriaren 30a
00:00
Entzun
25 urteko gizonezko bat hilik topatu dute Berroztegietan (Araba), Gasteiz eta Zaldiarango mendatea lotzen dituenA-3102 errepidean. Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza,baina hilotzak indarkeria zantzuak dituela aurreratu du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.

Gaztea Gasteizen bizi zen, eta Kolonbian jaioa zen. Ostiral iluntzean topatu zuten haren gorpua. Ertzaintzak dei bat jaso zuen ostiraleko 20:50ean, Zaldiaranen auto istripu bat gertatu zela ohartaraziz. Bertaratu zirenean, errepidean aurkitu zuten gaztea, hilotz. Bidea oztopatzen zuen auto baten ondoan zegoen, eta bortxa arrastoak zituen. Ertzaintzak ez zuen istripu bat gertatu izanaren zantzurik ikusi, eta orduan erabaki zuen ikerketa abian jartzea. Eta uste du gaztea topatu zuten lekuan bertan hil zela eta homizidioa gertatu dela. Sumariopeko sekretua ezarri du epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.