'Berrueta auzia'

Berrueta hil zuen poliziaren emaztea errugabetu egin du Nafarroako Auzitegi Nagusiak

Anjel Berrueta okinaren hilketa eragiteagatik zinpekoen epamahaiak zigortutako Maria Pilar Rubio, Valeriano de la Peña Espainiako poliziaren emaztea, errugabetu egin du orain Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Finean, Fiskaltzak eta Rubioren defentsak aurkeztutako helegitea ontzat eman dute epaitegi horretako Penal arloko aretoko bost epaileek.

2005eko abenduaren 2a
15:10
Entzun
Anjel Berrueta Iruñeko Donibane auzoko okinaren hilketaren eragilea Maria Pilar Rubio izan zela ebatzi zuen zinpekoen epaimahaiak; hau da, hilketa haren seme Miguel de la Peñak eta senar Valeriano de la Peñak gauzatu zuten arren, Rubioren parte-hartzeak bultzatu zituela gizonezko biak hilketa egitera.

Zinpekoen epaimahaiaren erabakiari helegitea aurkeztu zioten defentsako abokatuek ez ezik, baita Fiskaltzak ere. Orain, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Penal arloko epaitegiak eman du bere epaia: errugabetu egin du Rubio hilketa eragitetik, eta arrazoia eman die Fiskaltzari zein defentsari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.