Berrueta Kasua

Berrueta hil zuen poliziaren emaztearen absoluzioa eskatu du Fiskaltzak

Hamar urteko kartzela zigorra ezarri zioten Iruñeko Angel Berrueta merkatariaren hilketa bultzatzeagatik polizia nazionalaren emazte Pilar Rubiori. Nafarroako Epaitegi Nagusiko fiskalburuak, ordea, emakumearen zigorraren kontra helegitea aurkeztu du. Fiskaltzaren aburuz akusatuak ez zituen inoiz bere senarra eta semea Berrueta hiltzeko konbentzitu.

2005eko uztailaren 19a
17:57
Entzun
Fiskaltzak emandako informazioaren arabera, gora jotzeak emakumearen absoluzioa eskatzen du. M-11ko gertakariak jazo eta bi egunera, emakumea Berruetaren dendara joan zen ETAren aurkako kartel bat jartzera. Berruetak kartela jartzea ukatu zion.Berruetaren ezezkoaren aurrean, emakumearen senarra eta semea dendara joan ziren, eta Berrueta hil zuten tiroz eta labankadaz. Ondorioz, polizia nazionalari 20 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, bere semeari 15 urtekoa eta emazteari 10 urtekoa.

Senarra eta semea delituzko ekintzan partehartzera bultzatzea egozten zaio emakumeari. Akusatuak bere aldetik arazoa konpontzeko ezer egin ez izana ere leporatzen diote. Fiskaltzak, ordea, dio akusatuak ez zituela inoiz bere senarra eta semea Angel Berrueta hiltzeko konbentzitu, eta Berruetaren heriotzean ez duela partehartze zuzenik. Horregatik eskatzen du akusatuaren absoluzioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.