Hilketak
Berrueta hil zuteneko bosgarren urteurrena gogoratu zuten atzo Iruñean
Bost urte bete ziren atzo Anjel Berrueta okin iruindarra hil zutela, bere dendan lanean ari zela. Hori dela eta, ehunka lagun bildu ziren atzo, 19:00etan, Iruñeko Donibane auzoko Martin Azpilkueta kalean. Han zuen okindegia Berruetak, eta bertan hil zuen tiroz Espainiako polizia batek -bizilaguna zuen-, 2004ko martxoaren 13an, Madrilgo M11-ko atentatuen ondotik. Tiro egin zion poliziari eta haren semeari 15 urteko kartzela zigorra ezarri zien epaileak. Alabaina, tiroz hilko zuela mehatxatu zuen poliziaren emaztea aske geratu zen. Atzoko ekitaldian esan zutenez, "ez zen bizilagunen arteko tirabira bat izan, estatu terrorismoko ekintza baizik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu