Bertako basoa babesteko eskatu diote Gipuzkoari
DONOSTIA. «Basoetako lobby-ari» aurre egiteko, eta baso autoktonoaren alde egiteko eskatu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari. Hamabost talde ekologistak sinatu dute agiria; bilera bat egiteko eskatu diote diputazioari, oraindik ez baititu talde horiek hartu. Urte hauetako politikaren ondorioz, «milaka hektarea» artifizial bihurtu dituztela eta basoetan kanpoko espezieak sartu direla salatu dute, «egurra ekoizteko helburu hutsarekin». Jarduera horiek diruz ez laguntzeko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu