Baina Euskal Curriculuma osatzeko prozesua ez da amaitu oraindik. Definitu dituzte Euskal Herriko ikasle batek derrigorrezko eskolaldiaren amaieran lortu behar dituen gaitasunak eta gaitasun horiek eskuratzeko landu beharreko eduki nagusiak. Definitu dute euskal kulturari dagokionez ikasleek ze jakin behar duten. Baina Euskal Curriculuma ikasgeletara iristeko prozesu osoa falta da: helburuak eta bideak ikasturtez ikasturte eta zikloz ziklo antolatzea; gaitasunak garatzeko material pedagogikoak sortzea; irakasleak gaiatsunetan eta Euskal Curriculumean oinarritutako irakaskuntzarako prestatzea; eta abian jarritakoaren ebaluazioa egitea.
Orduan aplikatzeko prest egongo da Euskal Curriculuma. Ikastetxeek erabaki beharko dute pilota horrekin jolastu edo ez.
Euskal Curriculumaren sortzeko prozesua luzea izan da. EHIK-k 1996an abiatu zuen orduan curriculumaren «euskal dimentsioa» deitu zutenari buruzko gogoeta. Udalbiltzak eta Sortzen Ikasbatuazek ere urte batzuk beranduago plazaratu zuten Euskal Curriculumaren premia. 2003an hiru eragileek bat egin eta Euskal Curriculuma sortzeko prozesua abiatu zuten. Bidearen zati batzuetan bidelagun izan dituzte Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Kristau Eskolak eta hezkuntzako eta gizarteko zenbait eragile.
Orain artekoaren balantzean prozesuaren izaera nabarmendu dute EHIK-k, Udalbiltzak eta Sortzen Ikasbatuazek: alde batetik, behetik gora egin dela, «herriaren curriculuma» dela; bestetik, jende askok parte hartu duela. «Atxikimendu maila izugarria da eta hori da gakoetako bat», Koldo Tellitu EHIK-ko lehendakariaren esanetan. «Gu herritik sortuak gara eta Euskal Curriculumak ere jatorri hori du».
Paperetik ikasgelara
Oraingoz, Euskal Curriculuma paperean dago. Ikasgeletara pasa behar da. Hori da «benetako helburua», Ruben Iglesias Udalbiltzako Curriculumaren arduradunaren iritziz. «Gehiago da egiteko daukaguna egin duguna baino», gehitu du Mila Apezetxea Sortzen Ikasbatuazeko lehendakariak.
Euskal Curriculumak ez du lege izaerarik edukiko, baina bultzatzaileen iritziz, hori ez da oztopo izango aplikatu ahal izateko. Hiruren esanetan, ikastetxeen autonomiaren bitartez aplikatu ahal izango da Euskal Curriculuma, ikastetxeetako hezkuntza proiektuetan txertatuta. «Ikastetxean bertan Euskal Curriculuma aplikatzea erabakitzen bada, aplikatuko da, bai sare publikoan, bai pribatuan», dio Apezetxeak.
Iglesiasen esanetan, «Euskal Curriculumak ez duinolako legerik urratzen, curriculum guztiak pedagogikoki oso hurbil baitaude». Tellituk zehaztu du ia curriculum guztietan ikasleek lortu beharreko oinarrizko gaitasun berak direla. Gaitasun horiek lortzeko bideetan daude ezberdintasunak.
Politikoki Euskal Curriculumak eta Jaurlaritzak iaz onartutako curriculum dekretuak «politikoki talka» egiten dutela dio Iglesiasek: «Gurea Euskal Herritik eta Euskal Herrirako pentsatuta egin dugu». Jaurlaritzarenak, aldiz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa baino ez ditu aintzat hartzen. Hala ere, biak pedagogia aldetik osagarriak direla uste du.
Oraingoz, ez dute zehaztu Euskal Curriculumaren aplikazio prozesua nola egingo duten. Tellituk aurreratu du datorren ikasturtean hasiko direla irakasleen prestakuntza diseinatzen, eta «pare bat ikasturte» beharko dituztela Euskal Curriculuma ikasliburuetara edo beste materialetara pasatzeko.
[email protected]
############
Euskal Curriculum espezifikoa
Urteotan osatutako Euskal Curriculumaren zati guztiak aurkeztuko dituzte gaur Donostian. Tartean, azkena: Derrigorrezko eskolaldirako euskal curriculum espezifikoa: oinarrizkoa eta komuna. Alegia, Euskal Herriko ikasleek euskal kulturari buruz jakin beharrekoak zeintzuk diren, Euskal Curriculumaren arima edo mamia. Hona hemen bertako zenbait erreferentzia:TBM-KRONO-URTEK:EUSKARA ETA LITERATURA
Sarrera: «Euskara gure kultur ondarearen oinarrizko sortzaile eta adierazletzat hartzen dugu eta, beraz, Euskal Curriculum espezifikoaren ardatz nagusia euskara dela esango genuke».
Gaitasun orokorrak: Hizkuntzen arloko B2 mailako helburuak ezarri ditu, bai hitz egiteko edo idazteko orduan eta baita testuak sortzeko orduan ere. Hau da: alde batetik, testuak «eraginkortasunez eta era kritikoan» ulertzea; bestetik, ahozko testuak, testu idatziak eta sortutakoak helburu pertsonaletarako, sozialetarako edo akademikoetarako erabiltzen jakitea.
Lanketa: Euskal literaturari dagokion atalean aintzat hartzen ditu, besteak beste, Euskal Herrian egindako erdarazko literatura eta bertsolaritza.
TBM-KRONO-URTEK:TEKNOLOGIA
Sarrera: «Teknologia pertsonen eta gizataldeen kulturen osagaietako bat da. Teknologiak, ondorioz, teknikak eta ezagutza zientifikoak integratzeaz gainera, balio kulturalak eta gizarte egitura edo antolakuntzak ere kontuan hartzen ditu».
Lanketa: Proposatutako gaien artean daude eraikin zaharren eta berrien arteko gaitasuna, egurrezko ontzigintza tradizionala, Euskal Herrian dauden energia sortzeko bide ezberdinak, etorkizunerako energia eredua, esku-lanbide tradizionalen ikerketa...
TBM-KRONO-URTEK:MUSIKA ETA DANTZA
Sarrera: «Gure asmoa da kantak -alderdi bokal eta instrumentalean- eta dantzak ikaskuntzaren funtsezko atalak izaten jarraitzea».
Gaitasun orokorrak: Atal honetako sei gaitasun orokorren barruan dago «dantzaren, ahotsaren eta musika tresnen bitartez komunikatzen ikastea, sormenezko pentsaera garatzeko eta komunikazio gaitasunak eskuratzeko».
Gaitasun espezifikoak: Besteak beste, Euskal Herriko herri kantak «era egokian» abestea (ehun kantako zerrenda proposatzen du), obra batzuk ezagutzea edo jotzea eta Euskal Herriko dantzak ezagutzea eta dantzatzea.
TBM-KRONO-URTEK:PLASTIKA ETAIKUS ADIERAZPENA
Antolaketa: Lau atal ditu: Euskal Herriko artearen adierazpen eta egile nagusiak, zinea Euskal Herrian, eskulangintza eta museoak eta erakusketak.
Gaitasun orokorrak: «Oinarrizko esku trebetasunak bereganatu beharko dituzte, teknika plastikoak erabiltzeko, eta buruan dituzten irudiak lan plastiko bihurtzeko behar den trebetasuna lortzeko».
Euskal Curriculumak atal bat eskaintzen dio, halaber, eskulangintzari.
TBM-KRONO-URTEK:GORPUTZ HEZKUNTZA
Sarrera: Jokoa eta jolasa dira Euskal Curriculumaren arlo honen ardatzak. «Euskal kirol aisia bitan banatuta agertzen zaigu, batetik, jokoaren irabazteko gozamena eta, bestetik, elkarrekin ondo pasatzeko jolasaren plazera. Bi ikuskera horiek, bi sozializazioaren bideak dira gure kulturaren eta gizartearen bi alboak, ikasleek biak bereganatu beharrezko dituztenak».
Gaitasun orokorrak: Besteak beste, «osasuna bere osotasunean ulertzea eta lantzea, eta osotasun horrek dituen ezaugarriak ezagutzea (fisiologikoak, biologikoak, bioenergetikoak, emozionalak, higienikoak, dietetikoak eta abarrekoak), bizitza orekatua izateko».
Gaitasun espezifikoak: Euskal jolasak eta jokoak dira gorputz hezkuntzako gaitasunak lantzeko ardatza. Horiek ezagutzeaz gain, beren gizarte eta kultur esanahiaz jabetzeko premia aipatzen du. Baita jolas eta joko horietako batzuekin zaletzea eta horietako batzuk ikastea ere.
TBM-KRONO-URTEK:GIZARTE ZIENTZIAK
Sarrera: Atal honek hainbat helburu ditu: ikasleek beren burua hobeto ulertzen laguntzea; taldeak (familia, eskola, bizilagunak, udalerria, nazioa...) hobeto ezagutzen laguntzea; eta euskal gizartearen bilakaera historikoa eta bere gizarte osagaiak aztertzea.
Gaitasunak: Landu beharreko gaien artean daude Euskal Herriko inguru fisikoa, mugimendu demografikoak, bertako gizateriaren sorrera, erlijioa, historiako gatazka soziopolitikoak eta kulturalak, legedi eta erakunde propioak, ekonomia eta XXI. mendeko Euskal Herria.
TBM-KRONO-URTEK:NATUR ETA OSASUN ZIENTZIAK
Sarrera: «Derrigorrezko irakaskuntzan ikasleei oinarrizko prestakuntza zientifikoa ematea du helburu arlo honek».
Aipagarria da alfabetatze zientifiko horretan lorpen praktikoei ematen zaien garrantzia: «Ikasleek eguneroko bizitzan erabili behar dituzte ezagutza zientifikoa eta ezagutza teknologikoa. Ikasleek zientzia egiten ikasi behar dute, arazoak konponduz eta ikerketa txikiak garatuz».
Gaitasunak: Atal honetan landuko lirateke zientzien oinarrizko kontzeptuak, Euskal Herriko elikadura, higiene eta osasun ohiturak, eta ingurumena eta garapen iraunkorra.
############
219
Parte-hartzea: 219 ikastetxek parte hartu zuten Euskal Curriculumaren ebaluazio prozesuan: 109 kristau eskolak, 85 ikastolak eta 25 eskola publikok. 119.990 ikaslek ikasten duten bertan. Udalbiltzak, berriz, 20-25 gizarte eragileren ekarpenak jaso zituen.Zer da gaitasuna?
Jaurlaritzaren Curriculum dekretuaren arabera, gaitasuna da «testuinguru edo egoera askotarikoek eskatutako jakintza, trebetasunak, jarrerak eta balioak konbinatzea». Udalbiltzako Ruben Iglesiasen esanetan, gaitasuna da «pertsonak errealitatean bizitzeko behar dituen trebezia, eduki eta jarreren konbinazio dinamikoa».Elkarrekin lotutakobost gaiatasun orokor
Euskal Curriculumak ikasleek barneratu beharreko bost gaiatasun orokor ditu, bostak elkarrekin lotuta: pentsatzen eta ikasten ikastea; komunikatzen ikastea; elkarrekin bizitzen ikastea; norbera izaten ikastea; eta egiten eta ekiten ikastea. Gaitasun orokorrez gain, espezifikoak ere zehazten ditu.@sarean
Hona hemen Euskal Curriculumaren bultzatzaile nagusien webguneak.www.ikastola.net. Euskal Curriculumari buruzko atala ez dago martxan.
www.euskalcurriculuma.com. Udalbitzak gaiari buruz egindako webgunea.
www.sortzen-ikasbatuaz.org. Euskal Curriculumari buruzko atala dauka.
############
Herritik munduraeta mundutik herrira
Euskal Curriculuma «munduaren ikuspegi jakin batetik egindako kultur prozesuen eta produktuen hautaketa» da. Euskaldunentzat berezkoak eta unibertsalak. Euskal Herriko kultur prozesu eta ekoizpenez gain, gizateria osoarenak ere aintzat hartzen ditu, betiere Euskal Herriko testuingurua oinarri hartuta.%41,3
Euskal Herriari buruzko ezagutza: Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak azterketa bat egin zuen 2003an DBHko 2.219 ikasleren artean. Ikasleek Euskal Herriari buruzko galderen %41,3 bakarrik erantzun zituzten zuzen; aldiz, Europari buruzko galderen %63.############
«Euskal Curriculumaren atxikimendu maila izugarria da eta hori da gakoetako bat»
KOLDO TELLITU
EHIK-ko lehendakaria
«Ez du inolako legerik urratzen, pedagogikoki curriculum guztiak oso hurbil baitaude»
ruben iglesias
Udalbiltzako Curriculumaren arduraduna
«Ikastetxeetan erabakitzen bada Euskal Curriculuma aplikatzea, aplikatuko da»
MILA APEZETXEA
Sortzen Ikasbatuazeko lehendakaria
############
%45
Hego Euskal Herriko curriculumak: Espainiako Gobernuak arautzen du Hego Euskal Herriko curriculum ofizialen edukien %55; Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, berriz, gainerako %45a. Ipar Euskal Herrian Frantziako Gobernuak arautzen du curriculum osoa.############