Gizartea

Bertan behera geratu da Gipuzkoako Aldundiaren bidesariei buruzko dekretua

A-8 eta AP-1 autobideetan ezarritako prezioek "justifikaziorik gabeko" goranzko biribilketa zutela dio auzitegiak.

2007ko abenduaren 14a
17:33
Entzun
EAEko Justizia Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du Gipuzkoako Foru Aldundiaren bidesarien dekretua. Horren arabera, A-8 eta AP-1 autobideek Gipuzkoako bidesarietan prezio finko bat zeukaten, baina prezio hori biribiltzeko garaian gorantz egin zuen Aldundiak. Europako Auto-Gidari Batuak (AEA) helegitea aurkeztu zuen dekretu horren aurka, eta orain EAEko Justizia Auzitegi Gorenak babesa eman dio.

Diputazioak 2002an onartu zuen dekretuaren arabera, urtero zehaztuko ziren bidesarien igoera, eta horretarako hainbat aldagai kontutan hartuko ziren: distantzia, zerbitzuaren nolakotasuna, azpiegituren hondatzea eta, kasuan-kasuan, komertzializazio kostua. 2006an, berriz, AEAk bultzatutako dekretua onartu zuen eta bidesariak eguneratzeko garaian bigarren zenbaki hamartarra 0 eta 5era biribilduko zela erantsi zuen, eskudirutan kobratzea "errazteko"; baina biribiltze horiek ez zituen 2002ko foru arauak biltzen. Horren arabera, eguneratzea garaiz egiten ez bazen, KPIren %95 ezarriko zen "modu automatikoan"

Auzitegiak dioenez, prezioek "justifikaziorik gabeko" goranzko biribilketa izan zuten. Erabakiaren arabera, dekretua “erabat baliogabetzen da, arauak 2007ko urtarriletik aurrera ibilgailu guztien kanonaren kopuru osoa”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.