Bilboko Bertondona institutuko irakasleek itxialdian jarraitzen dute oraindik. Ez dituzte nahitaezko hizkuntza eskakizunak betetzen, eta horrek zalantzan jarri du haien lanpostuen egonkortasuna. Lanpostu horiek eurei dagozkiela aldarrikatzeko daude itxita.
Tontxu Campos Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu berriak irakasle horiekin bilera izan berri du, eta horren kariaz, "zentzuz jokatzeko" eskatu dio Kontseiluak Camposi: "ez litzateke ulertuko euskararik gabeko langileak sisteman txertatzea", ohartarazi dio.
Kontseiluak euskararen normalizazioan aurrera egiteko nahia erakutsi du.Normalizazio hori lortzeko euskarak irakaskuntzan duen garrantzia azpimarratu du: "Euskararen irakaskuntza bermatzea ezinbestekoa da".
HIzkuntza ereduen 'porrota' ere nabarmendu du: "Hizkuntza ereduek ez dute euskalduntzen". Beraz, hizkuntza eredu hauen aldaketa eskatu du Kontseiluak.
Xabier Mendigurenen hitzetan, "uste dugu Hezkuntza Sailak euskalduntzearen ildoari eutsi behar diola".
Bertendonako irakasleekin '"zentzuz jokatzeko" eskatu dio Kontseiluak Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari
Euskarazko hizkuntz eskaskizuna betetzen ez dutela-eta Bilboko Bertendona institutuan itxita dauden irakasleekin lotuta, "Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu berriari sistema osoa euskalduntzeko ahaleginak egiteko" deia luzatu dio Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak. Eskakizuna legegintzaldi berri honetan betetzea galdegin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu