Euskara

Beskoitzek lurra utziko dio Seaskari alokairuan, ikastola egiteko

Seaskak eskertu ditu Beskoitzeko (Lapurdi) auzapeza eta kontseilariak, urriaren 21eko bilkuran berretsi dutelako heri lurrak alokatzea, ikastolak baliatzeko.

Aitor Renteria.
2013ko urriaren 25a
11:58
Entzun

Seaskak nabarmendu du Patrick Dallennes suprefetaren mehatxuak ez duela eraginik ukan hautetsien artean. Herriko ondasun bat alokatzea legezko hautu bat dela gogorarazi du Seaskak.

"Eragile guztiek dakite gaur egun, ikastolen garapenean oztopoak jartzea euskararen berreskuratze prozedura arrunt gelditzea dela" erran du Seaskak. Frantziako Gobernuari dei egin dio aterabide iraunkorra atzeman dezan, ondasunak ikastolen esku ezartzeko edo ikastolen inbertsioetan parte hartzeko xedea duten herri erakundeek hautu hori gauzatzeko eskumena ukan dezaten, Estatuaren mehatxuak pairatu gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.