ISTILUAK

Beste 14 gazte atxilotu dituzte Donostian, Ertzaintzari objektuak jaurtitzeagatik eta kontainerrak mugitzeagatik

Atxilotuetako lau adingabeak dira.

Ertzaintzaren furgoneta bat Donostiako Bulebarrean, urtarrilaren 23an. GORKA RUBIO/FOKU
2021eko abuztuaren 21a
13:28
Entzun

Guztira, 14 gazte atxilotu dituzte bart Donostiako alderdi zaharrean eta erdialdean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ertzaintzari objektuak jaurtitzea eta kontainerrak kale erdira mugitzea leporatzen zaie. Istiluak 02:30ean hasi dira Andia kalean, eta, gero, ondoko kaleetan jarraitu dute. Ertzaintzak istiluen aurkako materiala erabili du gazteei oldartzeko.

Atxilotuetako lau adingabeak dira; 16 eta 17 urte artekoak. Horiek aske utzi dituzte, deklaratzeko zain. Gazteetako hamahiruri desordena publikoa egotzi diete, eta bati agintarien aurkako atentatua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.