Beste 265 kasu positibo atzeman dituzte

Osakidetzan, 40 paziente ospitaleratu dituzte COVID-19arekin; Osasunbidean, bakar bat ere ez

arantxa iraola
2021eko irailaren 16a
13:21
Entzun

265. Horiek izan ziren atzo atzemandako COVID-19 kasuak. 215 Osakidetzak detektatu zituen, eta 50 Osasunbideak. Bizkaian atzeman ziren gehienak, 131; Gipuzkoan 64 izan ziren, eta Araban 18. Denera 7.669 test egin zituzten bi osasun sistemek, eta %3,4 izan ziren positiboak. Nabarmen ari da azken asteotan transmisioa behera. Beherako kurba agerikoa da uztailetik hona; uztailaren 30ean positiboen hamalau eguneko batez bestekoa 1.763 kasukoa zen; orain, 303 kasukoa.
40 paziente ospitaleratu behar izan zituzten atzo infekzioaren ondorioz: denak Osakidetzan. Ospitaleratzeen kurba ere beheraka ari da, baina motelago, eta gorabeherekin. Hilaren hasieran, adibidez, 207 pertsona zeuden Osakidetzan ospitaleratuta; orain, 166. Denera bi osasun sistemetan 67 COVID-19 paziente daude ZIUetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.