Beste 288 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Ekainaren 28tik atzemandako positibo kopururik txikiena da.

Lagun batzuk zain, Illunben (Donostia), txertoa jaso ostean. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
2021eko irailaren 5a
17:15
Entzun

Hego Euskal Herrian, pixkanaka, geroz eta hobea da egoera epidemiologikoa. Atzo, Osakidetzak eta Osasunbideak 5.128 proba egin zituzten, eta 288 positibo atzeman; ekainaren 28tik atzeman duten kopururik txikiena da. Positibo tasa, berriz, %5,6 da.

Lurraldeka, Bizkaian eta Gipuzkoan atzeman zituzten postibo gehien: bakoitzean ehun. Nafarroan 59 izan ziren, eta Araban, 27. Osakidetzak Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpokoak diren pertsonei atzemandako beste bi positiboren berri ere eman du.

Datuen hobekuntza motelagoa da ospitaleetan. Atzo beste 24 lagun ospitaleratu zituzten, eta zainketa intentsiboetako unitateetan 92 lagun daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.