Datuak

Beste 45 gaixo erietxeratu dituzte gaitzagatik Hego Euskal Herrian

Une honetan 380 paziente daude ospitaleetan COVID-19aren sintomak larriagotuta. Osakidetzak eta Osasunbideak 457 kutsatu zenbatu dituzte.

Gasteizko Txagorritxu ospitalea, artxiboko irudian. JON RODRIGUEZ BILBAO/ EFE
2021eko irailaren 3a
12:45
Entzun

Hego Euskal Herriko osasun sistemek argitaratutako informazioaren arabera, atzo beste 45 lagun erietxeratu zituzten COVID-19aren sintomak larriagoturik. Nafarroako Gobernuak zehaztapena egin du herrialde horretan ospitaleratutakoei buruz: bost izan zira guztira, eta horietako bat ZIUan sartu dute zuzenean. Horiek aintzat hartuta, une honetan 380 paziente daude Hegoaldeko erietxeetan COVID-19aren sintomak larriagotuta, eta horietako 96 ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan daude, larri.

Transmisioari buruzko datuei dagokienez, Osakidetzak eta Osasunbideak beste 457 kasu detektatu zituzten atzo Hegoaldean, 7.063 diagnostiko proba eginda. Hau da, testen %6,4k eman dute positibo.

Lurraldez lurralde, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, Bizkaian 191 positibo atzeman dira; Gipuzkoan, 112; Nafarroan, 111, eta Araban, berriz, 37.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.