Datuak

Beste 498 kutsatu zenbatu dira Hegoaldean

Atzo egindako testen %6,8k eman dute positibo. ZIUetan 98 paziente daude gaitzak jota.

Herritar batzuk Barakaldotik (Bizkaia) ibiltzen, artxiboko irudian. MARISOL RAMIREZ/ FOKU
edurne begiristain
2021eko irailaren 2a
12:47
Entzun

Hego Euskal Herriko transmisioari loturiko aldagaietako datuek erakusten dute apurka-apurka behera doala kutsatuen kurba. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eman berri duten informazioaren arabera, atzo 498 positibo detektatu ziren Hegoaldean. 7.302 proba egin ziren gaitza atzemateko, eta, beraz, %6,8 izan zen positiboen portzentajea.

Zehazki, Bizkaian 199 kasu atzeman zituzten; Gipuzkoan, 136; Nafarroan, 101, eta Araban, berriz, 50.

Ospitaleei dagokienez, Hego Euskal Herriko osasun sistemek 42 lagun erietxeratu zituzten atzo gaitzarekin eri. Zehaztu dutenez, ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan 98 dira, larri. Gainera, Nafarroako Gobernuak jakinarazi du birusarekin eri zen pertsona bat hil dela herrialdean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.