Astezkenean hasitako sarekadarekin jarraituz, Espainiako Poliziak beste bi etxebizitza miatu ditu bart Getxon (Bizkaia). Polizia iturriek albiste agentziei agertu dietenez, bi lagun atxilotzera joan dira etxe horietara, baina ez dituzte aurkitu. Ordenagailu bat eta beste zenbait gauza eraman dituzte etxe horietatik. Askatasunak jakinarazi duenez, Jon Rosales da atxilotzera joan diren bi lagunetako bat; bestea, Txikerra gaitzizenez ezagun den Mikel izeneko gazte bat.
Arestian esan bezala, herenegun Espaniako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aginduz abiatutako operazioaren barruan egin dituzte miaketa horiek. Asteazkenean, Joseba Elorriaga, Mikel de Gregorio, Txomin Gezuraga, Lander Labajo, Aner Mimenza eta Josu Rodriguez atxilotu zituzten Getxon eta Berangon, eta atzo Zigor Goikoetxea Getxon. Herenegun atxilotutako seiei deklarazioa hartzen hasi da Garzon; inkomunikatuta daude eta abokaturik gabe. Hala ere, konfiantzazko mediku baten bisita jasotzeko aukera izan dute.
Kale erasoak egitea egotzi diete guztiei. Poliziaren arabera, kale erasoak egiteko materiala biltzeko gordeleku bat ere atzeman dute Getxoko landa eremu batean.
Polizia operazioa
Beste bi etxe miatu ditu Espainiako Poliziak Getxon
Azken bi egunetan Garzonen aginduz egindako zazpi atxiloketekin dute lotura. Polizia iturriek agertu dutenez, bi lagun atxilotzera joan dira beren etxeetara baina ez dituzte aurkitu. Askatasunak agertu duenez, Jon Rosales da bat eta =i Txikerra=i gaitzizenez ezagun den Mikel izeneko gazte bat bestea. Herenegun atxilotutako seiak hasi dira Garzonen aurrean deklaratzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu