gizartea

Beste bi euskal atunontzik piraten erasotik ihes egitea lortu dute

'Taraska' eta 'Ortube Barria' Bermeoko ontzien aurka egin dute gaur piratek Indiako Ozeanoan.

2010eko martxoaren 19a
17:47
Entzun
Taraska eta Ortube Barria Bermeoko atunontziek piraten erasoa jaso dute gaur Indiako Ozeanoan, baina ihes egitea lortu dute, ontzietako segurtasun zerbitzuko kideek erasotzaileei aurre egin ostean. Tiroketa izan da.

Albacora enpresako ontziak dira biak eta tripulazioko inork ez du izan kalterik, enpresak Efe Espainiako berri agentziari esan dionez.

Duela hiru egun beste euskal atunontzi batek jaso zuen erasoa: Txori Toki-k. Hark ere aldegitea erdietsi zuen. Hil honetan denera sei eraso jaso dituzte euskal ontziek han.

Iaz Alakrana Bermeoko atunontzia 47 egunez bahituta eduki zuten. 2008an, berriz, Playa de Bakio-k sei egun egin zituen piraten esku.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.