Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Jose Ramon Martinez de la Fuente Intxaurregi (Gasteiz) eta Jose Mari Perez Diaz (Zarautz, Gipuzkoa) presoei "biziarteko" zigorra jarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Martinez de la Fuente Villabonako (Espainia) kartzelan daukate. 1985eko urtarrilaren 30ean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, 1990eko maiatzean Espainiaratu egin zuten eta 2009ko urtarrilaren 1ean du berez irteera data, baina auzitegiko 1. aretoak 2020ko maiatzaren 20ra luzatu dio zigorra, 197/06 doktrina ezarriz.
Perez, berriz, Burgosko (Espainia) espetxean dute. 1987an kartzelaratu zuten, eta 2008ko abenduaren 15ean zeukan irteera data, baina auzitegi hark 2017ko azaroaren 16ra arte atzeratu du, doktrina bera ezarriz.
Euskal presoak
Beste bi euskal presori ezarri diete "biziarteko" zigorra
Espainiako Auzitegi Nazionalak Jose Ramon Martinez de la Fuenteri 2020an jarri dio irteera data eta Jose Mari Perezi 2017an. Aurrena datorren urtarrilean zen kartzela uztekoa eta bigarrena lehengo astelehenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu