Politika

Beste bi gazte inputatu ditu Ertzaintzak Donostiako istiluengatik

Jamal Bober da bietako bat, ertzainek jaurtitako pilota batek masailezurraren zati bat hautsi ziola salatu duen gaztea. Hain zuzen ere, gezurretan aritzea eta gezur horren bidez Amnistiaren Aldeko Mugimenduak egindako "muntaketan" parte hartzea egotzi dio Herrizaingo Sailak.

2007ko irailaren 13a
15:40
Entzun
Igandean Donostiako istiluetan izan, eta ertzainen zein hiri ondasunen kontrako erasoetan "aktiboki" parte hartzea egotzita beste bi gazte inputatu ditu Ertzaintzak. AAM Aministiaren Aldeko Mugimenduak antolatu eta Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak debekatutako manifestazioa indarrez eragotzi zuen Ertzaintzak, eta istilu handiak izan ziren.

Inputatu dituzten bi gazteetako bat Jamal Bober da. Ihesean zihoala Ertzaintzaren pilotakada batek jo eta masailezurraren zati bat hautsi ziola salatu duen gaztea. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, istiluetan parte hartu zuela ukatu du gazte horrek, eta, ondorioz, gezurretan ari da. Areago, Ertzaintzaren araberaBoberden gazte bat ertzainei harrika eta zabor edukiontziak gurutzatzen erakuten duten argazkiak zabaldu ditu Herrizaingo Sailak.

Horretan oinarrituta, gezurretan aritzea leporatzen dio Boberri, eta haren gezurrean oinarrituta beren kontrako "muntaketa" egitea Aministiaren Aldeko Mugimenduari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.