Iñaki Arakama Mendia eta Luis Mari Lizarralde Agirre presoek kartzelan jarraituko dute. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ebatzi du Parot doktrina —espetxealdia luzatzea dakarrena— egoki ezarri zaiela, bi presoek jarritako babes helegitea atzera botata. Ondorioz, Espainiako Auzitegi Nazionalak doktrina ezarrita jarritako irteera data berretsita, Konstituzionalak agindu du Arakama 2027ra arte izateko preso, eta Lizarralde 2022ra arte ez askatzeko.
Pello Etxeberria Leteren kasuan, berriz, kontrako erabakia hartu du Konstituzionalak. Kalean behar luke 2006tik, eta arrazoi eman dio, luzamendua atzera botata. Agindu du presoa ahal bezain laster askatzeko.
Beste bi presori 197/2006 epaiaren ezarpena berretsi diete
Etxeberria Leteren kasuan, berriz, helegitea onartu, eta berehala askatzeko agindu du Konstituzionalak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu