Espainiako Poliziak gaur goizean Ander Bayano, Saul Arangibel, Fermin Martinez Lakuntza eta adingabeko beste lagun bat atxilotu ditu, greba orokorrean desordena publikoak egin izana egotzita. Eguerdian Ivan Ochobre atzeman dute. Hala jaso du gaur Ateak ireki webguneak.
Lau atxilotuak Iruñeko Chinchilla kaleko polizia etxean daude, iturri beraren arabera.
Atxiloketa horien aurrean, elkarretaratzeak iragarri dituzte: gaur 19:00etan Iruñeko Espainiako Poliziaren etxearen aurrean, eta bihar 12:00etan, Gobernuko ordezkaritzaren aurrean.
Apirilaren 19an hamalau lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak Iruñerrian.