Energia eolikoaren alde, beste pauso bat eman du Nafarroako Gobernuak: beste bost parke egiteko baimena eman du. Udalerriz gaindiko eragina duen plan gisa izendatu du Eolica Navarra enpresak aurkeztutako proiektua.
Bost parke izango dira, eta denera 87 haize errota. Hona:
1. Ablitas. Hamahiru errota jarriko dituzte. Ablitasek, Ribaforadak, Fontellasek eta Tuterak izango dute eragina; bai hango lurretan jarriko dituztelako, bai kable elektrikoak handik igaroko direlako.
2. Cabanillas. 25 errota. Cabanillasko eta Tuterako lurrei eragingo die.
3. Cascante. Hamahiru errota izango dira, hiru herritako lurretan: Cascante, Tulebras eta Tutera.
4. Fustiñana. 11 errota jarriko dituzte, Fustiñanan eta Canabillasen.
5. Zarrakaztelu. 25 errotako parkea izango da, eta sei herri harrapatuko ditu: Zarrakaztelu, Melida, Santakara, Murillo el Cuende, Caparroso eta Erriberri.
Gobernuak aurreratu du mendietan bideak-eta egin beharko dituztela parkeak joango diren lekuetaraino, eta azpiestazio bana izango dutela bost parkeek.