Ekonomia

Beste burtsa operadore bat atxilotu dute Societe Generaleren diru galerekin lotuta

Iruzurra egotzita egun espetxean daukaten Jerome Kervieli lagundu ote zion ikertzen ari ari da Frantziako Polizia.

2008ko martxoaren 12a
15:31
Entzun
Societe General banku frantziarrak izandako diru galeretan zerikusia izan dezakeelakoan beste burtsa operadore bat atxilotu dute gaur. Societe Generalen filial bateko operadorea dela zehaztu du Poliziak, eta kasu horrengatik iruzurra egotzita atxilotu zuten Jerome Kervieleren lankide izan zela. Hala ere, izenik ez dute eman.

Kervielek baimenik gabe egin zituen diru operazioetan lagundu ote zion ikertzen ari dira. 50.000 milioi euroko diru galerak izan zituen iaz Societe Generalek, eta Kervieli egozten diote horren errua; diru operazio txarrak eginez milaka milioi euro galtzea leporatzen diote.

Bi egun barru Kerviel behin-behinean aske utzi edo ez erabaki behar du Parisko Apelazio Auzitegiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.