Bakegintzari loturiko proposamenez gain, beste hainbat puntu jorratu zituzten atzoko osoko bilkuran, eta, zenbait kasutan, bitxiak izan ziren akordioak. Markel Olano EAJren eledunak adierazi zuenez, «Alderdien Legearen ehorzketa politikoa» irudikatu zen atzoko saioan.
•Fiskalitatea. Zergen «progresibitatearen» alde bat egin zuten Bilduk, PSEk eta Aralarrek.
•Bidesariak. Bildu, PP eta Aralar Gipuzkoan bidesariak kentzearen alde azaldu ziren.
•AHTa. Abiadura handiko trena babestu zuten EAJk,PSE-EEk eta PPk.
•Hondakinak. Hondakinak jasotzeko gaurko sistemaren alde eta erraustegiaren alde agertu ziren EAJ, PSE-EE eta PP.
Beste erabakiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu