'Cabacas auzia'

Beste ertzain bat inputatu dute Iñigo Cabacasen heriotzagatik

El Mundo egunkariaren arabera, operatiboko arduradunetako bat da, eta furgonetetako batean zegoen gau hartan. Martxoaren 2rako deitu dute ertzaina deklaratzera. Inputatutako seigarren ertzaina da.

Iñigo Cabacasen gurasoak, iaz, semearen heriotzaren hirugarren urteurreneko ekitaldian. MARISOL RAMIREZ, ARGAZKI PRESS
Berria
2016ko otsailaren 9a
07:49
Entzun

Bilboko 10. instrukzio auzitegi epaile Ana Torresek seigarren ertzain bat deitu du deklaratzera inputatu gisa. Martxoaren 2an deklaratu beharko du auzitegian. 2012ko apirilaren 5ean gomazko pilota batek jo zuen buruan Iñigo Cabacas, Bilbon, Athleticen futbol partida baten ondoren. Hilaren 9an hil zen, kolpearen ondorioz. Lau urte inguru darama irekita auziak, eta ekainean bukatuko da instrukzioa amaitzeko legeak ezarritako epea.

Inputatutako ertzaina Iñigo Cabacas hil zeneko operatiboaren arduradunetako bat da, operatiboa izan zeneko gau hartan furgonetetako batean zegoena.

Orain arte, gomazko pilotak jarti zituztela onartu zuten hiru ertzain, furgonetetako arduradun bat eta polizia-etxetik operatiboa gidatu zuen ertzainburu bat zeuden inputatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.