Beste gazte bat sastakatzea egotzita, kartzelan da mutil bat
MUNGIA. Ertzaintzak 18 urteko gazte bat atxilotu zuen, igandean, Mungian (Bizkaia), beste gazte bat labana batekin sastakatzeagatik. Epaileak espetxeratzeko agindua eman zuen atzo. Herrizaingo Sailaren arabera, hainbat lagunen arteko borroka bat izan zen igande eguerdian, eta une batean gazte batek labainkatu egin zuen beste bat. Atzo ebakuntza egin zioten gazte zaurituari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu