euskal presoak

Beste hamar euskal preso urrundu dituzte Euskal Herritik

Orain Euskal Preso Politikoen Kolektiboko 743 lagunetatik bederatzi baino ez daude bertako espetxeetan.

2009ko urriaren 26a
19:29
Entzun
Euskal Herriko espetxeetan preso zeuzkaten Euskal Preso Politikoen Kolektiboko hamar lagun urrundu egin ditu Espainiako Espetxe Zuzendaritzak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez.

- Jose Antonio Galarraga Arrona: Langraiztik (Araba) Valladolidera (Espainia).

- Ramon Uribe Navarro: Langraiztik Topasera (Salamanca, Espainia).

- Iker Zubia Urrutia: Langraiztik Alcazar de San Juanera (Ciudad Real, Espainia).

- Josu Beaumont Barberena: Iruñetik Valentziara (Herrialde Katalanak).

- Gorka Zulaika Amutxategi: Martutenetik (Donostia) Darocara (Errioxa, Espainia).

- Ainhoa Irastorza Otegi: Martutenetik Valladolidera (Espainia).

- Aratz Estonba Iturriza: Martutenetik Ocaña II.era (Toledo, Espainia)

- Julen Larrinaga Martin: Basauritik (Bizkaia) Curtis Teixeirora (Coruña, Galizia).

- Jon Beaskoa Rodriguez: Basauritik Teruelera (Espainia).

- Jagoba Terrones Arrate: Basauritik Valentziara (Herrialde Katalanak).

Ondorioz, orain, Euskal Preso Politikoen Kolektiboko 743 lagunetatik bederatzi baino ez daude Euskal Herriko espetxeetan: bat Basaurin, lau Martutenen, lau Langraizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.