Beste hamasei pertsona hil dira hotzagatik Europan
Europako erdialdean eta ekialdean hamasei pertsona hil ziren atzo hotzaren eraginez. Itsaso Beltzaren eta Adriatikoaren arteko herrietan 44 pertsona hil dira jada denboraleagatik. Atzo, zortzi lagun zendu ziren Errumanian, eta, guztira, 22 hil dira herrialde horretan. Hungarian, berriz, hiru pertsona hil ziren atzo hipotermiarekin; Alemanian, bi, eta Austrian, beste bi. Balkanetako mendikatean zero azpitik 30 graduko tenperatura izan zuten, eta horrek 11.500 pertsona inkomunikatuta utzi ditu Serbiako mendialdeetan. Sei dira guztira herrialde horretan hildakoak. Bestalde, Txekiar Errepublikako trenbideetan oztopo ugari sortzen ari da hotzaldia, eta Danubio ibaia izoztu egin da hainbat lekutan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu