Festak amaitu direnetik beste hiru emakumek jarri dute salaketa Baionako komisaldegian. Beraz, gutxienez bost dira bortxatu egin dituztela salatu duten emakumeak. Celine Raignault Baionako prokuradoreordeak adierazi duenez, azken hirurek kontatu dute bestan zebiltzanetik esnatu ziren unera arte zulo bat dagoela, eta ez dutela gertatutakoa gogoratzen. Neska hauen azken oroitzapena tabernakoa da, edan zuten azken basoa baino ez dute gogoratzen.
Gainera iratzarri zirenean hiruek buruko eta baginako mina zutela azaldu dute. Hori dela-eta, uste dute bortxatzailearen droga izenez ezagutzen den pilularen biktima izan zirela hirurak. "Analisiak egiten ari gara ziurtatzeko", jakinarazi du.
Raignaulten ustez hiru bortxaketa berri hauek ez dute zerikusirik, aldez aurretik behintzat, beste bi bortxaketekin. Hala ere, aukera guztiak aztertzen ari direla nabarmendu du."Sorospen taldeek shock egoeran aurkitu zuten 16 urteko neska bortxatua izan ondoren", adierazi du Raignaultek eta "oso zaila da bere lekukotasuna lortzea". Hasiera batean, behintzat, ez dago frogarik larunbatetik iganderako gauean bortxatu zuten neska hori drogatu egin zutela esateko.
Emakumeen aurkako indarkeria
Beste hiru emakumek salatu dute Baionako bestetan bortxatu egin dituztela
Hasieran esandakoa baino emakume gehiago bortxatu dituzte Baionako bestetan. Baionako komisaldegiak baieztatu du gutxienez bost izan direla bortxatuak izan ostean salaketa jarri duten emakumeak. Gehiago ere izan litezkeela ere adierazi dute. Baionako prokuradoreordearen arabera, 20 eta 25 urteko adina dute hiru neska gazte horiek. Hiruek antzeko deklarazioa egin dute eta susmoa dago =ibortxatzailearen droga=i izenez ezaguna den GHB delako pilula jarri dietela edarian bortxatuak izan aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu